XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saul'en Onbideratzea.

Bitartean Saul'ek, Yaunaren ikasleen aurka oraindik zema-sarraskiak zeriotzala, apaiz nagusiarengana yo, ta Damasko'ko sinagogentzat idazkiak eskatu zizkion, lege ontako iñortzu idoro ezkero, guziak, gizon ta emakume, lotu ta Yerusalen'a ekartzeko (1-2).

Estebe'ren eriotzak etzun berdindu Saul'en gorroto-gosea.

Kistarrak oro izurria baño gaitzestenago ta txerrenkume bailiran gorrotatzen ditu.

Kistarren askena gero ta bertago, gero ta ditekenago dakus.

On zun kistar guziei sor ta lor leporatzea.

Orrela Yerusalen'go zokondo guzietara iritsi zan aren sarraski illuna, erio-egoak beldurgarri non-nai zabalduz.

Etzitzayon aski iriburuan egiña: etzion yardunari txolarterik ematen; zain eta muin Yaunaren ikasleen aurka zegon.

Esku azpiz eta lur azpiz eztabil: ageri agerian apaiz nagusiarengana yo zun, eta Damasko'ko sinagogentzat idazkiak eskatu zizkion, ango kistarrak oro lotu ta Yerusalen'a ekartzeko.

Etorkizuna urdin ikusten zun Saul gazteak.

Benetan etsita zegon Yesu Nazaretarraren izenari gogor egin bear ziola.

Ta ori on-ustez.

Aren biotza iñongo barne-zimikorik etzun larritzen.

Yainkoari zion maitasunaren alderako zerbait egin al izaten zulakoan, zori onekotzat izan bear zun bere burua.

Nork esan, geroago izango dun biotz-erdiratzea oraingo yarduna dalata.

Negar malko onik ixuriko ditu oraingo ez-yakina oroitzean.

Alare, orduko gertariei ta sayetsei begiratuta, Saul'ek eztu, bear bada, Yainkoaren aurrean ainbesterañoko erantzun bearrik.

Damasko'ren gora andiak aratu zun Saul.

Aren ederra idazle ta bidazti guziak erabat goraipatzen dute.

Argiaren begitoki omen zenun, baratze ta lilitegi artean, Abana ibayaren egalean zabal-zabal exerita.

Eskualde gorri ta soillaren erditik irtenda, paradisua bezin begi-betegarri azaltzen zan goizerriko izararria.

Egia esan: aren gora, alare, iñoiz etzan izan Babilone ta Ninibe'ren bestekoa.

Damasko'k, ordea, orain ere, orillo betean dirau: Europe'ko uri zarrena da.

Nil eta Euparate ibayen bazterretako iriburuak luzaro lurpean eortziak egon dira.

Egungo egunean txaraka-zulo ta arri-muiño besterik eztira Babilone ta Ninibe ospatsuak; Menpis palmondo-baso egokitu da, ta Tebe lur etze ta arripilo naasi-maasi utsa da.

Damasko, berriz, bertan dago buruzut, lirain eta zoragarri, beraren aberaskiz ta salerosketaz inguruko errien andregoi nagusi bezela.

Dagon tokia bera gizakume guzien biotz-betegarri izan da beti.

Antiliban mendiaren oñean yarrita, eguzki-alderuntz zabaltzen dan ordeka aberatsaren gain, antziñako erri zarren bide-buruan dago.

Sartaldean itxasoari, Tripoli ta Sidon'i atxikirik zegon.

Galilai barna Aigito'ko bidazti saillak bertaratzen ziran.

Aren egoaldean edatzen zan Arabi urre ta lurrin-erria: sortaldean Tesiponte ta Persi ta eguzki-alde urruna zegon: ango oasia igarota, ertz gabeko lekaroa zabaltzen da, itxasoa iduri, ta Damasko da aren kai bakarra.

Amaika yuduk nabaitu zuten beren kolkopean iri aren axkura miña.

Saldo ugariak bertaratu baitziran.

Yudai'ko guda asieran, 66 garren urtean, amar milla yudu lepo egiñik il zituten bertakoek.

Sarraski au burutu zutenak, beren emazteen ixillean gertu zuten dana, emazte guzitsuek yuduen yaurespideko baitziran.

Damasko'ko yuduen indarra ta gora garbi asko azaltzen du Yosepu'ren aitor orrek (Yosepu, Bell. irud. 2, 20 2).

Eskualde ura zula geyenik alde Yesu-zaletasunak, bazekin Paul'ek.

Antza dunez, bertan goizik sartu ziran bide berriaren lagunak.

Ango yuduek oso errez zuten Yerusalen'go ostera ta Pentekoste yayetara asko yoan ziran, nonbait.

Kepa ta beste bidalien lenengo itzaldietan oietako zenbaitek ukuzpena artu zuten, agian.

Oiek izango ziran, beraz, siñeste berriaren lenengo zabaltzalle ez-ezagunak.